Badator 19. Korrika Euskal Herriko kaleetara euskarari bultzada ematera. Abenturak korrika egingo du Egino eta Ilarduia arteko 2131. kilometroan. Ondoren, 11etatik aurrera hainbat jarduera anotlatu ditugu Araiako kiroldegian.
Korrika Euskal Herri osoan zehar egiten den euskararen aldeko lasterketa erraldoia da. Lasterketa honen helburua bikoitza da: alde batetik, euskararen aldeko kontzientziazioa bultzatzea, eta bestetik, eguneroko lan hori AEK-ko euskara ikastegietan egiteko dirua biltzea.
1980an Oñatitik Bilbora egin zen Korrikaren lehen ediziotik, Korrika euskararen aldeko ekitaldi garrantzitsuenetako bat bihurtu da, jende asko biltzen duelako. Korrikaren 18 edizio egin dira azken 34 urteetan, eta 2015eko martxoaren 19an beste edizio bat hasiko da, 11 egunez 2.000 kilometro baino gehiago egingo dituena, inoiz gelditu gabe eta adin eta baldintza guztietako ehunka mila lagunen parte-hartzearekin.
Lasterketan zehar, korrikalariek lekuko bat daramate, eskuz esku, kilometroz kilometro. Lekuko horrek mezu bat darama barruan, azken unera arte argitara ematen ez dena, lasterketa amaitzean irakurtzen denean.
Korrikaren aurreko edizioetako parte-hartzaileak ehunka mila izan direla uste da. Partaidetza horrek, gainera, edizioz edizio gora egiten du. Datu honek eta Korrikaren inguruan antolatzen den mugimenduak euskal gizarteak euskararen alde egiten duen apustu sendoa islatzen dute. Korrika bi urtetik behin Euskal Herriko gizarte osoa mugiarazten duen gertaera bihurtu da. Korrikaren antolakuntzan milaka lagunek parte hartzen dute herri eta auzoetan sortzen diren batzordeen bitartez, eta lasterketan zehar ehunka ekintza kultural eta ludiko antolatzen dira.
Aurten Inguru Abenturak festa handi honetan parte hartuko du martxoaren 28an, larunbata, Egino eta Ilarduia arteko 2131 kilometroan korrika eginez, eta ondoren, Araiako kiroldegi zaharrean jarduerak antolatuz 10:00etatik aurrera.
Anima zaitez gurekin euskararen alde korrika egitera!
LINK: http://www.korrika.eus/