2017an Euskal Herri osoa zeharkatuko du berriro euskararen aldeko lasterketa ezagunenak. Hala, antolatzaileek azaroaren 9an iragarri dutenez, Otxandion hasi eta Iruñean bukatuko da Korrikaren 20. edizioa, AEK-k antolatuta. Hain zuzen ere, 2017ko martxoaren 30ean emango ditu lehenengo urratsak Bizkaiko aipatu udalerrian, eta apirilaren 9an iritsiko da helmugara, Nafarroako hiriburuan. Hantxe irakurriko dute Korrikaren lekukoak hamaika egunez eramango duen mezua.
LINK: http://www.aek.eus