Aste santuro lez Gorbeialdeko kuadrillarekin elkartu gara aurten ere espeleologia irteera bat egiteko. Irteera honen helburua Mairulegorretako kobazuloetan murgilduz bertako historia eta mitologia ezagutzea da.
Mairulegorretako kobazuloak Muruan kokatzen dira, Araban. Kobazuloa bera, Gorbea mendiaren magalean aurkitzen da. Koba ezagunenetarikoa da Araban, alde batetik 1963tik ospatzen den Euskal Jaia dela-eta; bestetik, ibilbide labirintikoa dela-eta espeleologo sentiaraziko zaituena. Koba barruan zenbait galeria ditugu: La Capilla, el Zarpazo, Peña Grande edo Pozo del Diablo.
Espeleologia eta gure ingurua ezagutzeko leku aparta da!
Irteera honekin Gorbeiako esperientziarik abenturazaleenetako bat bizitzeko aukera izango dugu historia, mitologia eta espeleologia nahastuz.
Mairulegorretako kobetarako esperientzia honen iraupena 4-5 ordukoa izango da, kobara sartzeko iraupena 3 ordukoa da baina azalpenak direla-eta luzatu egiten da. Maila guztietara egokitu daiteke: bai familian egiteko ekintza modura (erraza) edo abentura ausarta zein adoretsua nahi duten
Maila guztietara egokitu daiteke: bai familian egiteko ekintza modura (erraza) edo abentura ausarta zein adoretsua nahi duten
Espeleologia Mairuelegorretako Koban (Araba)
Loturak:
https://eu.gorbeiaeuskadi.com/single-post/2023ko-aste-santua-gorbeian