Kontxako ertzetik paseatu aurretik, Alde Zaharra ezagutzera gonbidatzen zaituztegu.
AGURRETARAKO JARDUERAK: Gymkhanas
Donostiaz pentsatzean, zer da burura datorkizuen lehenengo gauza? Hondartzan pentsatzen ari denak, ez du asmatu. Donostia, pintxoen hiri-paradisua da, Alde Zaharreko kaleak tabernaz josita daude, kale bakar batean 14 taberna aurkitu ditzakegu!
Zer hoberik Donostiako Alde Zaharra ezagutzeko eta hiri honen esentzia bertatik bertara ezagutzeko joku paregabe hau, Alde Zaharreko funtsezko puntuak zeharkatzen dituen ibilbidea.
Boulevard inguruan elkartuko gara, gure jardueraren ataria. Materiala emango dizuegu, baita behar diren azalpenak ere. Lehian arituko zareten taldeak osatu eta gero, Gymkhana kultural honekin hasiko gara.
Jardueraren iraupena ordu eta erdikoa da gutxi gorabehera, hurrengo pista aurkitzeko eta amaitzen lehenak izateko erantzun egokiak ematen badituzue noski.
Orain bai, Zurriolan bainu freskarri bat merezi duzue edo Kontxatik Ondarretaraino paseo oso gomendagarria.
Egunaz gozatu!
Xehetasunak: Gymkhana Donostian (Gipuzkoa)
- LEKUA: Donostia (Gipuzkoa).
- IRAUPENA: 1-2 ordu.
- DENBORALDIA: Urte osoan.
- GUTXIENEKO TALDEA: 6 parte-hartzaile.
- PREZIO/PERTSONA: 45 € (BEZ barne).
- FITXA TEKNIKOA: Ireki fitxa pdf formatuan
- BALDINTZA OROKORRAK: Ireki fitxa pdf formatuan