Furco arroila Pirinioetako jaitsiera klasikoenetako bat da, laburra, bizia eta paisaia ikusgarria du.

Maila: I – Hastapena.
Abentura kirolak: ARROILA JAITSIERA

Furco arroila Broton dago, Torla herritik (Ordesa) oso gertu, Sobrarbe eskualdean.

Ezinbesteko jaitsiera da inguru horretan, Sorrosaleko edo Gloceseko arroilarekin konbinatzeko, baita Sorrosaleko Ferrata Bideko eskaladarekin ere.

Furco arroila egum erdiko arroila erosoa da eta harri-geruzen formazio eta tolestura ederrak ikusiko ditugu bertan. Flysh arrokan zulatutako arroila da, txoko oso estetikoekin, landaretza oparoarekin eta rapel politekin. Motza, polita, erraza eta erosoa. Giro iluna, baila beti ura dabilena.

Sarbide erosoa arrollaren sarreraraino eta ibilgailuetara berehala itzuliko gara. Sorpresa asko eskaintzen dizkigu 1000 metroko ibai-tarte labur honek, 25 metrorainoko rapelekin, txirristekin eta 8 metrorainoko aukerako saltoarekin.

Familian jarduera hau antolatu nahi baduzu, edo ezkondu aurreko agur desberdin, dibertigarri eta egoki bat zure lagun guztientzat, hau da jarduera egokiena.
Ez izan zalantzarik eta zatoz Furco arroil ederreko arroilen mundua ezagutzera.

Xehetasunak: Furco arroila

  • LEKUA: Broto (Hueska).
  • IRAUPENA: 3-4 ordu.
  • MAILA: I – Hastapena.
  • DENBORALDIA: Apiriletik urrira.
  • GUTXIENEKO TALDEA: 6 parte-hartzaile.
  • ADIN GUTXIENEKOA: 10 urte.
  • PREZIO/PERTSONA: 60 € (BEZ barne).
  • FITXA TEKNIKOA: Ireki fitxa pdf formatuan
  • BALDINTZA OROKORRAK: Ireki fitxa pdf formatuan

Informazio-eskaera

Error: Contact form not found.

Erreserbak

Jarduera hau erreserbatu nahi baduzu, aukeratu datak egutegian. Erreserban ez da ordainketarik egiten, lehendabizi eguna libre dugun egiaztatu behar dugulako.