Sarrerako aho handiaren atzean mundu bat ezkutatzen da.
Maila: I – Hastapena.
Abentura Kirolak: ESPELEOLOGIA
Aixako haitzuloa edo Aixako zuloa deritzona zailtasun maila ezberdinak eskaintzen dizkigun barrunbe bat da. Lehen sarrera honetan Inguru Abenturako gidariek mota guztietako pertsonentzat egokia den espeleologia-jarduera batera hurbilduko gaituzte.
Kobazulora egingo dugun bisita honetan joan-etorriko ibilbidea egiten da barrunbearen lehen hiru galerietan. Gure zentzumen guztiak aktibatu beharko ditugu leku irregular honetan, destrepes beteta eta arrapala irristakorretan segurtasunez mugitu ahal izateko.
Buzoak eta kaskoak seguru eta fidagarri sentiaraziko gaituzte beldurrik gabe zikintzeko.
Espeleologiarako hurbilketa txiki honetan non bere formazioen edertasunak atseden txiki bat emango digute. Estalaktitak eta estalagmitak bereizten ikasiko dugu, gour-ak eta banderak aurkituko ditugu eta meandro estuek areto handietara eramango gaituzte.
Inguru Abenturaren eskutik, Aixa I ezinbesteko jarduera da espeleologian hasi nahi duenarentzat, familian gozatzeko barrunbea!
Xehetasunak: Aixa I Koba
- LEKUA: Deba (Gipuzkoa).
- IRAUPENA: 3-4 ordu.
- MAILA: I – Hastapena.
- DENBORALDIA: Urte osoa.
- GUTXIENEKO TALDEA: 6 parte-hartzaile.
- ADIN GUTXIENEKOA: 10 urte.
- PREZIO/PERTSONA: 55 € (BEZ barne).
- FITXA TEKNIKOA: Ireki fitxa pdf formatuan
- BALDINTZA OROKORRAK: Ireki fitxa pdf formatuan