Ikastaro teoriko-praktikoak ikasleen esperientziara eta beharretara egokitua eta pertsonalizatua.
HASTAPENEKO IKASTAROA:
Material pertsonala eta kolektiboa: deskribapena, ezaugarriak eta erabilera.
Progresio horizontala: zailtasun txikiak, destrepeak, jauziak eta txirristak nola saihestu.
Instalazioa eta berreskurapena: soka bikoitzak edo sinpleak, korapiloak, blokeoak, balaztatzeak, poleatuak…
Segurtasuna: arrisku potentzialak ezagutu eta larrialdietan nola jokatu ikasi.
Topografia: erreseina bat interpretatzea eta arroil-jaitsiera prestatzea.
HOBEKUNTZA-IKASTAROA:
Material osagarria: polea, blokeagailuak, kordino osagarriak, sorospen-soka, etab.
Progresio-teknika aurreratuak: rapel gidatua, tirolinak, eskudel berreskuragarriak, etab.
Ur biziak: interpretazioa, progresioa, segurtasuna, sorospen-sokaren erabilera, uretako erreskatea, etab.
Instalazio-teknika aurreratuak: ainguraketen erabilera eta kokapena, zortasun-teknikak, etab.
Gida: taldearen lidergoa, lan-rolak eta besteen ziurtapen egokia.
Segurtasuna eta Autosokorroa: prebentzioa, erreskatea, jaitsiera, igoera eta zauritu baten progresioa.
Taldearen gaitasunaren eta ikastaroaren iraupenaren arabera, gaian gehiago sakonduko da.