Gredoseko Zirkuak Sistema Zentraleko korridore eta izotz eta mixto bide kopuru handienetariko bat biltzen du.
Gredoseko Zirkuak Sistema Zentraleko korridore eta izotz eta mixto bide kopuru handienetariko bat biltzen du. 2 ordu inguruko gerturatze bide atsegin batekin eta izotz-jauzietatik 5 minutura dagoen Elola aterpetxea dela eta (neguan zehar asteburuetan eta uda osoan zabalik dagoen aterpetxe zaindua), oso jomuga interesgarria da neguko eskalada maite duten mendizaleentzat.
Europa osoan zehar ihauteriko zubian izan den egoera meteorologiko ezegonkorraren aldean, Espainiako Sistema Zentralak nahiko baldintza onak eskaini ditu eskalatzeko. Hori dela eta, Inguru Abenturako hainbat kide lagun batzuekin gerturatu gara paraje hauetaz gozatzera.
Hemen uzten idzkizuegu asteburuan eskalatutako bideen hainbat argazki eta erreseina:
- Maricarmen
- Boire
- La cascada que no casca
- La Araña
- La difícil
- Yo sucio no voy
- La canal de los diedros
- Chachifall