Nanga Parbatera Alex Txikonek neguan zehar eginiko lehen saiakeraren lehen irudiak.
Hemen dituzue Alex Txikonek Nanga Parbatera neguan eginiko saiakeraren lehen irudiak. Irudi ikusgarri hauekin neguan zortzimilako bat igotzea, eta munduko negurik gogorrenetako batean, zer nolako abentura den imajina dezakegu. Honako honetan, gutxigatik izan bada ere, ez dute gailurra zapaltzea lortu, baina Alex eta bere taldeak lezio bikaina eman digu, Himalaia bezalako inguru gogor batean baloreak sendo mantenduz, zorionak ekipo!