AKTIBA, Euskadiko Turismo Aktiboko eta Abentura-Kiroletako Enpresen Elkarteak antolatutako jardunaldi tekniko ibiltarian parte hartu du Inguru Abenturak.
Topaketa tekniko horretan, sektorearen egungo egoera aztertu da, eta jarraitu beharreko lan-ildoei buruz eztabaidatu da. Ekitaldian erreferentziazko profesional handiek parte hartu dute.
Turismo Aktiboaren bilakaeran une garrantzitsua bizi dugu gaur egun. Kalitatezko eskaintza eta aukera zabala aurki daiteken momentuan, natur eta kultur baliabideen erakargarritasuna, beraien zaintzea eta iraunkortasuna, baita bezeroen segurtasuna ere, sektorearen garapenerako funtsezko faktoreak bilakatu dira. Zentzu honetan, eskaintza hau bistaratzeko ahaleginak egitea eta sektoreko agente partehartzaile guztien ezagutza bermatzea beharrezkoa da.
Zerbitzu turistikoen arreta, salmenta eta merkaturatzean parte hartzen duten agente turistikoei, baita honen arautzea eta promozioaz arduratzen diren erakundeei ere, Bizkaia eta Euskadiko Turismo Aktiboko eskaintzaren irudi zabala ezagutaraztea eta komunikatzeko momentu egokia da.
Jardunaldi honen helburu nagusia barrutik abiatzen den dibulgazio eta promozio lanketa egitea da, ingurukoei gure sektorea ezagutzera emango zaien ekitaldian, bi ikuspuntu nagusietatik:
- Topagune eta eztabaidarako Jardunaldi Teknikoa. Profesional adituen eta erakunde desberdinetako ordezkarien eskutik sektorearen egungo egoera eta honen etorkizuneko erronka nagusiak aztertu dira.
- Turismo Aktiboko enpresa desberdinen aurkezpena agente turistiko publiko eta pribatuen aurrean. Enpresen arteko sinergiak eta lankidetza aukeren sustapena bultzatu da.
LINK: http://www.aktiba.eus