Hondarribiako Higer itsasargia inguruan sortzen den olatua surfeatu dute azken denboralea aprobetxatuz hainbat surflarik.
Asier Altuna (Txokito), Jon Goikoetxea eta Javier Sobrado izan dira irudi ikusgarri hauek grabatu dituztenak, eta Jon bera ibili da edizio lanetan.
Denboraleak olatu erraldoiak eragin ditu aste honetan, itsasoa hain zakarra izanik ordea, gutxi izan dira surfeatzeko moduko olatuak. Amuitzeko olatua bai ordea, Urruñako Belharra olatu famatuaren tankerakoa, Hondarribiako Higer itsasargia inguruan sortzen da olatu hau.
Aurreko astean hamar metroko altuera hartu zuen Amuitzeko olatuak, eta, arriskuari aurre eginez hura hartzen saiatu ziren hainbat surflari. Ikus-entzunezko proiektuak gauzatzen dituen Bideolanek “Itsasaldi iluna” izena duen muntaia zabaldu du, Amuitzera surfeatzera joan zirenen irudiekin.
Gozatu irudiekin!