Amurrioko Udalaren Euskara Batzordeak 12-16 urte bitarteko nerabeen artean euskararen erabilera sustatzeko, multiabentura programa jarri du martxan.
Gaztetxoek egitasmo honen bidez hilero behin igandetan primeran pasatu eta euskararekiko beraien konpromisoa areagotzeko aukera izango dute. Udalaren blogean burutuko diren eta jada egin diren irteera eta ekintzenberri izango duzu eskura, baita izena emateko beharrezko agiriak eta irteera bakoitzerako oharrak ere.