Siula Grande (6.344m) mendiaren igoera eta jaitsiera dramatikoaren kontakizun ikusgarria Ande Peruarretan.
Joe Simpsonen “Hutsunea ukitzen” (Touching the void) dokumentalak, Siula Grande (6.344 metro) mendiaren lehen igoera eta jaitsiera dramatikoaren istorioa kontatzen du Peruko Andeetan. Liburuaren idazleak berak eta Simon Yatesek sortua, lehen pertsonan kontaturiko bizi-iraute istorio ikaragarria da.
1985. urtean Joe Simpson eta Simon Yates abentura ezezagun bezain ausart batean murgildu ziren, oraindik Peruko Andeetan eskalatu gabe zegoen Siula Granderen mendebaldeko pareta eskalatzen hain zuzen ere, ia ia bizitza galtzera eraman zituen esperientzia. Dokumental honek protagonistek bizi izan zuten sufrimendua eta mina erakutsiko digu, bere bizia salbatzeko bere indarrak azken mugetaraino eraman zituen pertsona baten istorioaprotagonistak berak kontaturik.