Munduko kobarik handiena
2001. urtean aurkitu zuen koba hau Vietnameko baso ezkutuen artean herritar batek, baina 2009. urtera arte ez zuten ezagutzera eman hainbat zientzialari britaniarrek. Koba osatzen duten bobeda erraldoiek 80 metro karratuko azalerak eta 80 metroko altuera dute bataz beste, ahoa bete hortz uzteko moduko zenbakiak dira hauek!
Hang Son Doong planetako kobazuklorik handiena da erregistro guztien arabera. Asia hego-mendebaleko erdigunean dago, Vietnamen, eta 4,5 kilometroko luzera eta 150 metrora iristen diren sabaia erraldoiak ditu, ikusgarria benetan!