Larraona Ferrata-Bidea (Nafarroa)
Nafarroan ekipatutako bigarren ferrata, hasteko aproposa.
Ferrata Bidea edo ferrata, aurrera egiteko hainbat elementuz hornitutako ibilbidea da: kateak, iltzeak, grapak, mailak, eskudelak, zubi esekiak eta tirolinak bestiák beste. Eskalatzen ohituta ez dauden mendizaleentzat irisgarriak ez diren lekuetara segurtasunez iristeko aukera ematen dutenak.
Progresioa modu errazean ziurtatzeko, ibilbidean zehar instalatutako altzairuzko kable bat aurkituko dugu eta energia barreiatzaileari esker eta ferrata bideko mosketoi bereziak dituen arnes bat erabiliz igoko gara. Material horiek geldiarazi eta kolpea xurgatuko digute eroriz gero.
Burdinbideen jatorria Austrian dela uste da, 1843ko inguruan Hoher Daschein tontorrera igotzeko bidea ekipatu baitzen irisgarriagoa izateko helburu bakarrarekin. Baina, 1903ra arte ez da Dolomitetan, La Marmoladaren mendebaldeko ertza hornituko eta hau da ferrata bidea halakotzat hartzen den lehena.
I. Mundu Gerran, burdinbide belikoak iritsi ziren eta haien helburua armada mugiaraztea zen. Gaur egun, milaka mendizalek erabiltzen dituzte mendiek eskaintzen dizkiguten paisaia ederrez gozatzeko.
Mendia eta eskalada modu original eta seguruan konbinatu nahi dituzu?
Abenturazaleentzat ere badugu alokairuko materiala: kaskoa, arnesa, segurtasun-mosketoiak eta behar duzun guztia. Kontsultatu prezioak alokairu atalean.
Sobrongo Ferrata bidea da aukerarik onena zure lehen aldia bada. Eskalatuko dugun paisaia zoragarriaz gain, hiru sektore eskaintzen dizkigu, non zailtasuna goraka doan. Anima zaitez Inguru Abenturarekin lehenengo hastapen pausuak ematera.
Pirinioetara egiten ditugun ihesaldi batera anima zaitez eta ezagutu gure historiaren zati bat Santa Elena Fortearen ferrata-bidean.
Gure gidarien gustukoena Kantabriako El Cáliz ferrata da.
Horrelako kirol-jarduera baterako pertsona aktiboak izan behar gara, ez sedentarioak eta kirola egitera ohituta ez daudenak. Ez da beharrezkoa indar izugarria izatea baina gure gorputzaren pisua izango da jasan beharko duguna, eta pixkanaka, markatutako ibilbidean gora egin beharko dugu.
Inguru Abenturan haurrentzako arnesak ditugu, etxeko txikienek ere parte har dezaten. Gomendatzen dugun gutxieneko adina 10 urtetik gorakoa izatea, baina hainbat faktore hartu behar dira kontuan. Adibidez, beti heldu batek lagunduta etorri beharko dira edo jarduera hau egiteko baimena izan beharko dute.
Arropa erosoa traman sasoiaren arabera (praka luzeak hoberena) eta orkatila estaltzen dituzten mendiko botak. Jateko zeozer (fruta, bokata, fruitu lehorrak), litro eta erdi ur pertsonako. Sasoiaren arabera, eguzkitako krema eta betaurrekoak, txanoa, eskularruak…
Hastapena | Ertaina | Aurreratua |
---|---|---|
50 € | 55 € | 75 € |
Pertsona bakoitzeko prezioak (BEZ barne)
Nafarroan ekipatutako bigarren ferrata, hasteko aproposa.
Euskal Herriko lehen bidea eta jatorrizko ferrata, bertigoa maite dutenentzat.
Mendizaletasuna, ferrata bideko eskalada eta azkarrak uztartzen dituen jarduera osoa.
Kantabriako ferrata hau pareta izugarri batetik igarotzen da, baina bere ibilbidea behetik dirudiena baino eskuragarriagoa da.