Aurrera egin horma bertikaletan, eskalatzaile bat bazina bezala, baina altzairuzko kable bat eta mailak babestuta progresiorako.

Ferrata Bidea edo ferrata, aurrera egiteko hainbat elementuz hornitutako ibilbidea da: kateak, iltzeak, grapak, mailak, eskudelak, zubi esekiak eta tirolinak bestiák beste. Eskalatzen ohituta ez dauden mendizaleentzat irisgarriak ez diren lekuetara segurtasunez iristeko aukera ematen dutenak.

Progresioa modu errazean ziurtatzeko, ibilbidean zehar instalatutako altzairuzko kable bat aurkituko dugu eta energia barreiatzaileari esker eta ferrata bideko mosketoi bereziak dituen arnes bat erabiliz igoko gara. Material horiek geldiarazi eta kolpea xurgatuko digute eroriz gero.

Burdinbideen jatorria Austrian dela uste da, 1843ko inguruan Hoher Daschein tontorrera igotzeko bidea ekipatu baitzen irisgarriagoa izateko helburu bakarrarekin. Baina, 1903ra arte ez da Dolomitetan, La Marmoladaren mendebaldeko ertza hornituko eta hau da ferrata bidea halakotzat hartzen den lehena.

I. Mundu Gerran, burdinbide belikoak iritsi ziren eta haien helburua armada mugiaraztea zen. Gaur egun, milaka mendizalek erabiltzen dituzte mendiek eskaintzen dizkiguten paisaia ederrez gozatzeko.

Mendia eta eskalada modu original eta seguruan konbinatu nahi dituzu?

Abenturazaleentzat ere badugu alokairuko materiala: kaskoa, arnesa, segurtasun-mosketoiak eta behar duzun guztia. Kontsultatu prezioak alokairu atalean.

Ze ferrata bide gomendatzen dugu?

Sobrongo Ferrata bidea da aukerarik onena zure lehen aldia bada. Eskalatuko dugun paisaia zoragarriaz gain, hiru sektore eskaintzen dizkigu, non zailtasuna goraka doan. Anima zaitez Inguru Abenturarekin lehenengo hastapen pausuak ematera.
Pirinioetara egiten ditugun ihesaldi batera anima zaitez eta ezagutu gure historiaren zati bat Santa Elena Fortearen ferrata-bidean.
Gure gidarien gustukoena Kantabriako El Cáliz ferrata da.

Nork egin ditzake ferratak?

Horrelako kirol-jarduera baterako pertsona aktiboak izan behar gara, ez sedentarioak eta kirola egitera ohituta ez daudenak. Ez da beharrezkoa indar izugarria izatea baina gure gorputzaren pisua izango da jasan beharko duguna, eta pixkanaka, markatutako ibilbidean gora egin beharko dugu.

Zein da gomendatutako gutxieneko adina?

Inguru Abenturan haurrentzako arnesak ditugu, etxeko txikienek ere parte har dezaten. Gomendatzen dugun gutxieneko adina 10 urtetik gorakoa izatea, baina hainbat faktore hartu behar dira kontuan. Adibidez, beti heldu batek lagunduta etorri beharko dira edo jarduera hau egiteko baimena izan beharko dute.

Zer sartzen da ferrata bideko jardueran?

  • Taldeko material teknikoa (motxila, botikina, larrialdietarako telefonoa, etab.)
  • Banakako material teknikoa (arnesa, zinta barreiatzaileak eta kaskoa)
  • Gida tituluduna eta espezializatua.
  • Erantzukizun Zibileko eta Istripuetan Laguntzeko Asegurua.
  • % 21eko BEZa

Gomendioak

Arropa erosoa traman sasoiaren arabera (praka luzeak hoberena) eta orkatila estaltzen dituzten mendiko botak. Jateko zeozer (fruta, bokata, fruitu lehorrak), litro eta erdi ur pertsonako. Sasoiaren arabera, eguzkitako krema eta betaurrekoak, txanoa, eskularruak…

Xehetasunak: Ferrata bidea

  • LEKUAK: Sobrón (Araba), Larraona (Nafarroa), Peña Karria (Burgos) eta Ramales (Kantabria). Kontsultatu beste kokapen batzuk.
  • IRAUPENA: 3 eta 5 ordu artean.
  • MAILAK: I – II – III Parte-hartzaileen esperientziaren arabera.
  • DENBORALDIA: Urte osoan.
  • GUTXIENEKO TALDEA: 8 parte-hartzaile.
  • ADIN GUTXIENEKOA: 10 urte.
  • BALDINTZA OROKORRAK:  PDF fitxategia ireki

Tarifak: Ferrata bideak

Hastapena Ertaina Aurreratua
50 € 55 € 75 €

Pertsona bakoitzeko prezioak (BEZ barne)

Informazio eskaera

    Jarduera hau egitea pentsatzen baduzu eta dozein motatako zalantzak sortzen bazaizkizu, hala nola behar den maila, materiala edo baldintzak. Idatz iezaguzu eta pozik aholkatuko dizugu behar duzun guztian.





    Galdetegi honetan emandako datu pertsonalei buruzko informazioa. Arduraduna: INGURU ABENTURA – CRG Guía de Barrancos S.L.U. Helburua: Erabiltzaileak webgune bidez eskaturiko informazioa bidaltzea laukitxoa aktibatuz gero. "Email bidez berri eta promozioak jaso nahi nituzke" berri eta mezu komertzialen bidalketa emandako helbide elektronikora. Hartzaileak: Datuak ez zaizkio hirugarren pertsona edo erakunde bati inolaz ere emango behar legal bat egon ezean eta IINGURU ABENTURA – CRG Guía de Barrancos S.L.U-ren fitxategi batean gordeko dira segurtasun eta diskrezio osoz (OVH) inguruabentura.com hosting hornitzailearen zerbitzarietan EBren barruan. Zerbitzua aktibatuz gero " Email bidez berri eta promozioak jaso nahi nituzke" zure datuak ondorengo marketing plataforman gordeko dira:Mailchimp newsletter zerbitzua eman ahal izateko, EEBB kokaturik eta EU-US Privacy Shield. Ikusi pribatutasun poltikari atxikituta. Eskubideak: Zure sarrera, zuzentze, mugatze eta datuak ezabatzeko eskubideak erabili ahal izango dituzu info@inguruabentura.com helbide elektronikoarekin harremanetan jarriz. " Email bidez berri eta promozioak jaso nahi nituzke" zerbitzua ere deuseztatu dezakezu edozein email komertzialen azpiko aldean harpidetza ezabatzeko dagoen lotura erabiliz. Informazio gehigarria:: Informazio gehigarri gehiago eta Datuen Babeserako informazioa ikus dezakezu gure Lege oharral eta Pribatutasun Politikan.

    Vías y niveles disponibles para Ferratas