Orientazioa Entzian (Araba)
Abenturaz betetako ingurunea.
Orientazio-erronka handi bati egin beharko diozue aurre. Iparrorratzaren erabilera erakutsiko dizuegu, mapa kartografikoak eta trikimailu txiki batzuei esker Orienting-aren mundura hurbiltzeko modu desberdin eta dibertigarri bat izango duzue, non talde-lana eta estrategia funtsezkoak izango diren irabazteko.
Orienting probetan, helburu nagusia zenbait baliza estrategikoki ezkutatuta daudenak aurkitzea da proba emiten den eremuan. Baliza horiek grapa eta igarkizun batzuk dituzte, hurrengo balizara joateko eta gure txekeo-txartelean horrela izan dela jasota uzteko erabiliko ditugunak.
Inguru Abenturako gida profesionalek, Mendi Ertaineko 2. mailako kirol-teknikariak (UIMLA nazioarteko titulazioa) dira eta behar diren azalpenak emango dizkigute orientatzen ikasteko eta lasterketan azkarrenak izateko.
Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroan diseinatutako eta kokatutako 20 mapa baino gehiago ditugu jarduera hau garatzeko. Beharrezkoa bada, beste leku batzuetara joateko auker dugu, barna aldez aurretik hitz egin beharko dugu eta gure talde teknikoak tokira gerturatuko dira eta parte-hartzaileetara egokitutako orientazio-jarduera bat prestatuko dute.
Gozatu egun ahaztezin batez: taldekako lasterketak basoetan eta naturguneetan Inguru Abenturaren eskutik.
Urkiolan Orienting egitea gomendatzen dizuegu, norabideak eta distantziak jarraitzeko paradisua baita. Ireki mapa, hartu iparrorratza… Non dago iparra? Orientazioa praktikatzeko tokiak bost axola iparrorratzaren gezia interpretatzen dakizun bitartean. Armentia, Opakua, Pikoketa, Oro, Entzia edo Urbasa bezalako lekuetan orientatzen ikasi ahal izango duzu.
Edonork egin dezake jarduera. Ez da beharrezkoa aldez aurreko ezagutzarik izatea, ez eta inolako materialik izatea ere. Pertsona aktiboa bazara, mendira maiz joaten dena, hau da zure esperientzia: mapa kartografikoa bezalako tresna garrantzitsu bat erabiltzen ikas dezazun.
Jolasten ari diren bitartean txikienek orientatzen ikasteko alternatiba batean pentsatzen ari bazarete, Orientinga oso praktika dibertigarria da. 10-12 urtetik aurrera haientzat bereziki sortutako mapa errazak interpretatzen jakiteko gai direla uste dugu.
Arropa eta oinetako erosoak traman sasoiaren arabera. Motxila txiki batean aldatzeko arropa eta eskuoihal bat adibidez. Fruitu lehorrak edo fruta beti datoz ondo korrika egin ondoren, eta batez ere litro eta erdi ur pertsonako. Klimaren arabera krema eta eguzkitako betaurrekoak edo txano eta eskularruak.
Orienting | ||
---|---|---|
50 € |
Pertsona bakoitzeko prezioak (BEZ barne)
850 metrotik gorako altueran orienta zaitez.
Euskadiren bihotza ezagutzeko aukera ematen digun jarduera berri bat.
Mapa, iparrorratza eta akzioa: orientatu film-ingurune honetan.