Itsas mailatik 850 metrora eskalatuz, Zuiako harana alde batean eta Arabako Lautada bestean ikusten duzun bitartean.

Maila: I. hastapen-maila.
Abentura kirolak: ESKALADA

Oroko Andre Mariaren Santutegia, Bitoriano eta Jugo herrien ondoko mendi batean kokatuta dago eta Santutegiko hormetan bertan eskalada-eskola berezi hau dago, arrituta utziko zaituena. Giro oso ona, primerako arroka eta lehen mailako ingurune naturala.

Bideak itsasgarriak dira, nahiko teknikoak eta eskalatzaile hasiberrientzat zaila iruditu arren, ahalegin eta teknika pixka batekin azkenean dena eman eta bidea gainditzea lortuko duzu.

Era guztietako eskaladak ere aurkituko ditugu, zailtasun ezberdinekoak; beraz, lasai egon zure maila fisikora eta teknikora egokituko dugu jardunaldia.

Zatoz eta ezagutu eskaladaren paradisu liluragarri hau.

Xehetasunak: Eskalada Oroko Santutegian

  • LEKUA: Oroko Ama Birjinaren Santutegia – Murgia/Bitoriano (Araba).
  • IRAUPENA: 3 ordu.
  • MAILA: I. hastapen-maila.
  • DENBORALDIA: Urte osoan.
  • GUTXIENEKO TALDEA: 6 parte-hartzaile.
  • ADIN GUTXIENEKOA: 10 urte.
  • PREZIO/PERTSONA: 50 € (BEZ barne).
  • FITXA TEKNIKOA: Ireki fitxa pdf formatuan
  • BALDINTZA OROKORRAK: Ireki fitxa pdf formatuan

Informazio-eskaera

Error: Contact form not found.

Erreserbak

Jarduera hau erreserbatu nahi baduzu, aukeratu datak egutegian. Erreserban ez da ordainketarik egiten, lehendabizi eguna libre dugun egiaztatu behar dugulako.