Maila: II – Ertaina.
Abentura Kirolak: ESPELEOLOGIA
Mairuelegorretako kobak ez zaitu axolagabe utziko; kultura, misterioa eta espeleologia nahasten diren ingurune magiko honetan.
Mairuelegorretako koba Arabako barrunbe ezagunenetako bat da, alegia, 1963tik bere anfiteatro nagusian ospatzen den Euskal Jaiagatik edo Gorbeia mendiaren erraietan egiten duen labirinto-ibilbide handiagatik.
Espeleologiako jarduera bizia da hau, mota guztietako pertsonentzat egokia, betiere jakitun izanik 3 orduko ibilbide zirkularra egingo dugula, eta azalpenekin, hurbilketa eta itzulerarekin batera, gutxienez 5 orduko jarduera bihurtzen delako.
Maila guztietara egokitutako ibilbideak egiteko aukera izango dugu. Familian jarduera sinplea eta urrats zailik gabea egin nahi duten pertsonetatik hasi eta abenturazale ausartenetara arte.
Mairulegorreta ezagutzeko aukera izango dugu barrunbe honetako galeria ezagunenetatik barrena leku ederrenak bisitatuz: kapera, Zarpazoa, Peña Grande edo Deabruaren putzua.
Xehetasunak: Mairuelegorreta Koba
- LEKUA: Murua (Araba).
- IRAUPENA: 4-5 ordu.
- MAILA: II – Tarteko maila.
- DENBORALDIA: Urte osoa.
- GUTXIENEKO TALDEA: 6 parte-hartzaile.
- ADIN GUTXIENEKOA: 12 urte.
- PREZIO/PERTSONA: 60 € (BEZ barne).
- FITXA TEKNIKOA: Ireki fitxa pdf formatuan
- BALDINTZA OROKORRAK: Ireki fitxa pdf formatuan
Opari-bonuak: Espeleologia
Erreserbak: Espeleologia Mairuelegorretako Koban (Araba)
Jarduera hau erreserbatu nahi baduzu, aukeratu datak egutegian. Erreserban ez da ordainketarik egiten, lehendabizi eguna libre dugun egiaztatu behar dugulako.
60,00 € 5 ordu