Maila: I – Hastapen-maila.
Abentura kirolak: FERRATA BIDEAK
Euskal Herriko lehen bidea eta jatorrizko ferrata, bertigoa maite dutenentzat.
Udal igerilekuetako aparkalekuan hasiko dugu jarduera, Arabako Sobron herriaren hasieran dagoen elkargunea, Ebro ibaiaren urak bustita.
Sobron eskaladan tradizioa handia duen herria da. Bere paretak kolore gorrixkakoak dira, kareharrizkoak. Bertan ditugun gailurrak ferratako eskaladan aritzeko paregabeak dira, bere gandor bereizgarriari esker.
Aurkezpenak egin ondoren, jarduera egiteko behar den materiala banatzen hasiko gara eta 15 minutuko hurbilketa oso eroso egingo dugu. Ferratari grapetatik ekingo diogu, ibilbide osoan zehar gure bizi-lerroa izango den altzairuzko kableari jarraituz.
Burdinbide honen zailtasuna areagotu egiten da harkaitz-gailurretik aurrera egin ahala. Hasteko, K2 zailtasuna (ez oso zaila) izango fugu eta 50 metroko distantzia egin beharko da, ordu bateko iraupenarekin egokia izango da gure giharrak berotzeko. Atsedenaldi txiki baten ondoren, zailtasuna pixka bat igloo da eta K3ko zailtasuna (zaila) duen bigarren zati bat eskalatzeko, 250 metroko ibilbidearekin beste bi ordutan bete beharrekoa.
Benetan ikuspegi zoragarriekin eta hodeietatik saltoka dabilenaren sentsazioarekin libre sentituko zara. Ausartu zaitez eta etorri esperientzia honetaz gozatzera.
Xehetasunak: Sobron Ferrata-Bidea
- LEKUA: Sobron (Araba).
- IRAUPENA: 3-4 ordu.
- MAILA: I – Hastapen-maila.
- DENBORALDIA: Urte osoan.
- GUTXIENEKO TALDEA: 6 parte-hartzaile.
- ADIN GUTXIENEKOA: 10 urte.
- PREZIO/PERTSONA: 50 € (BEZ barne).
- FITXA TEKNIKOA: Ireki fitxa pdf formatuan
- BALDINTZA OROKORRAK: Ireki fitxa pdf formatuan
Opari-bonuak: Ferrata-Bidea
Erreserbak: Sobron Ferrata-Bidea (Araba)
Jarduera hau erreserbatu nahi baduzu, aukeratu datak egutegian. Erreserban ez da ordainketarik egiten, lehendabizi eguna libre dugun egiaztatu behar dugulako.
50,00 € 3 ordu