Abenturaz betetako ingurunea.

Maila: I. hastapen-maila.
Abentua kirolak: ORIENTAZIOA

Iparraldea non dagoen badakizu? Jarduera honi esker, orientatzen ikasiko duzu, iparrorratzaren erabilera eta mapa kartografiko baten interpretazioa ahaztu gabe.

Entzia mendilerroaren ingurua orientaziorako paradisua da. Gainditu beharreko desnibel handirik gabe elkarren artean erabat desberdinak diren leku ugarirekin; basoak, soilguneak, eremu karstikoak eta abar nahastuz.

Topagunea Opakua herrian izango da eta elkartu ondoren, ibilgailuekin Opakua goialderaruntz igoko gara.Legaireko basoan ikastaro labur bati esker mapa eta iparrorratza erabiltzen ikasteko eta ondoren Orienting proba bat egingo dugu.

Ze pertsona edo talde izango da trebeena balizak aurkitzen eta enigma matematikoa ebazten? Denborak ere puntuatuko du, beraz, puntu gehien lortzen duen taldeak irabaziko du proba.

Azkarrak izatea, trebetasuna eta estrategia beharko dudzue gehienez 2 orduko iraupena duen jarduera honetarako non irabaztea saririk txikiena den.

Xehetasunak: Orientazioa Entzian (Araba)

  • LEKUA: Opakua (Araba).
  • IRAUPENA: 2-3 ordu.
  • MAILA: I – hastapen-maila.
  • DENBORALDIA: Urte osoan.
  • GUTXIENEKO TALDEA: 6 parte-hartzaile.
  • ADIN GUTXIENEKOA: 10 urte.
  • PREZIO/PERTSONA: 50 € (BEZ barne).
  • FITXA TEKNIKOA: Ireki fitxa pdf formatuan
  • BALDINTZA OROKORRAK: Ireki fitxa pdf formatuan

Informazio-eskaera

Error: Contact form not found.

Erreserbak

Jarduera hau erreserbatu nahi baduzu, aukeratu datak egutegian. Erreserban ez da ordainketarik egiten, lehendabizi eguna libre dugun egiaztatu behar dugulako.