Candide Thoves mundu mailako punta puntako erreferentzia da freeride-aren munduan.
Litekeena da Candide Thovex eskiaren munduan izenik ezagunenetakoa ez izatea, baina freestyle eta freeride-aren munduan, Aneccy-ko (Frantzia, Haute-Savoie) 32 urteko gazte hau ikonorik inspiratzaileenetariko bat dela esan liteke gaur egun.
Candode Thovex Winter X Games-etan egin zen famatu 3 urrezko domina lortuz modalitate ezberdinetan: Big Air (2000), Super Pipe (2003) eta Slopestyle (2007). Geroztik ez dio utzi freeskiaren belaunaldi berriak motibatzeari. Harrezkero, etengabe motibatu eta inspiratu ditu freeskiaren hurrengo belaunaldiak.
2007. urtean istripu larri bat izan zuen eta bertebrak lesionatu zituen. Bere kirol ibilbidea amaitu zela zirudienean, Candide Thovex osatu egin zen eta inoiz baino gogo handiagoarekin ekin zion eskiatzeari. Bere eguneroko lana eta mendiarekiko maitasunari esker Munduko Freeride Txapelduna bilakatu zen Freeride World Tourrean, Verbierren.
Lortutako sariak:
2000. 1st X Games Big Air, Mt Snow, USA.
2000. 1st Gravity Games Big Air, Mammoth, USA.
2002. 1st Rip Curl Freeski Slopestyle, Saas Fee, SUI.
2002. 1st Rip Curl Freeski Overall, Saas Fee, SUI.
2003. 1st X Games Halfpipe, Aspen, USA.
2006. 1st Orage European Freeskiing Open Superpipe, Laax, SUI.
2007. 1st X Games Slopestyle, Aspen, USA.
2010. 1st. Red Bull Linecatcher, Vars, FRA.
2010. 1st. Freeride World Tour Stage, Chamonix, FRA.
2010. 1st. Freeride World Champion
Hemen duzue bere azken bideoa One of those days, sare sozialak lehertu dituen bideo ikusgarria, ikuskizun hutsa eski gainean.