Team buildingeko teknika oso erabilia da hau, programa pertsonalizatua izando da non hasi aurretik hitz gako batzuk aukeratuko ditugun talde bakoitzarekin lantzeko eta programa amaitzean modu globalean aztertuko ditugunak.
Programa 2 fasetan banatzen dugu: lehenengoan 6 proba egiten dira eta proba bakoitzean taldeek emaitzen arabera puntuatzen dute, letra bat lortzen dute proba amaitzean eta letra hori 30 segundoz bakarrik ikus dezakete.
Sei probak gainditu ostean, amaierako azken proba egingo dute. Talde bakoitzaren gako-hitza ebazteko amaieran lortutako hitz guztiak talde guztien artean aztertuko dituzte.