Izenak dioen bezala oraingo honetan zati bertikal bat duten probei aurre egin beharko diezue; beraz, parte-hartzaileek eskalatu, rapelatu edo sokak maneiatu beharko dituzte.
Programa pertsonalizatu batekin lan egingo dugu eta bertan, aldez aurretik gako-hitzak aukeratuko ditugu, talde bakoitzak berea lantzeko eta kirol-jarduera amaitu ondoren modu globalean aztertzeko.
Hainbat proba egingo ditugu, guztiak bertikalak eta proba bakoitza amaitzean letra bat lortuko dugu. Erronkak gainditu ondoren azken probari aurre egingo diogu, orain arte lortu dugun talde-lana praktikan jarriz eta horrela, denon artean aztertuko ditugu lortutako hitz guztiak.