Programa hau batetik bestera lotuta dauden 5 probaz osatuta dago.
Probak oso elementu sinpleekin egiten dira, uztai edo baloiekin adibidez, eta horrek aukera ematen digu edozein espaziotan egiteko, bai instalazio itxietan, espazio ireki edo naturaletan.
Erabilitako elementuen sinpletasunak, halaber, irudimen eta inplikazio pixka batekin taldearen kohesioa modu dinamikoan eta oso dibertigarrian nola hobetu dezakegun erakusteko balio dute.
Programa amaitzean, elkarrekin aztertuko dugu bizitako esperientzia eta eskuratutako gaitasun guztiak.