Ausartu zaitez El Capitan eskalatzen google earth bidez, 900 metroko pareta itzela Yosemite Parkean, California.
The Nose eskalada bidea Street View bidez ikusi daiteke kale bat ikusi daitekeen bezala. Hau izango ote da eskalada krokisen etorkizuna?
Askok jakingo duzuen moduan, Street View teknologiaren bidez horretarako prestatutako auto batek hainbat argazki ateratzen ditu eta software berezi baten bidez 360ºko panoramikak sortzen dira. Yosemiten, El Capitanen hain zuzen, teknologia bera erabili dute, baina honakoan ibilgailu baten ordez, eskalatzaileak eta Big Up Productions eta Sender Films-eko profesionalek igo dituzte kamerak paretan gora.
Google Mapsentzar sortutako El Capitaneko proiektu honek, bi atal izan ditu. Lehenik 23 argazkiz osatutako panoramikak egin dira kamerak tripode bidez paretari lotuz. Saguarekin argazki horiek mugituz Lynn Hill, Alex Honnold eta Tommy Caldwell ikusi ditzakegu paretan eskalatzen.
Bigarren zatian, The Nosen eskalada osoa burutu dute. Espoloi erraldoi honen irudiak lortzeko, Alex Honnoldek motxilan eraman ditu Google Earthen kamerak, eta tenporizadore baten laguntzaz, metro gutxiro argazkiak atera ditu. Horrela, sei kameraz osaturiko ekipamendua eraman du, eta guztien artean 4,5kg baino gutxiago pisatzen zuten.
Ikusi ezazu emaitza beheko loturan:
http://www.google.com/maps/about/behind-the-scenes/streetview/treks/yosemite/