Bihar estreinatuko da Everesten igoeran oinarrituriko filmea.
Everest mendia igotzeko saiakerako gertaeretan oinarriturik, EVERESTek bi espediziok prozesu honetan bizi dituzten esperientzia kontatzen du, gizakiak inoiz ezagutu duen elur-ekaitzik okerrenari aurre eginez. Alpinistek lurraren indarrari aurre egingo diote eta zailtasun sinesgaitzei aurre egingo diete bizirik irauteko borroka sutsuan. Jason Clarke, Josh Brolin, John Hawkes, Robin Wright, Michael Kelly, Sam Worthington, Keira Knightley, Emily Watson eta Jake Gyllenhaalek protagonizatuko dute abentura hau.
Baltasar Kormákurrek zuzendurik (“guns, Contraband), produktoreak Tim Bevan eta Eric Fellner izan dira.
Everest, Universal Pictures eta Walden Mediak aurkeztua, Cross Creek Picturesekin elkartuta, pantaila handirako egokitu dute William Nicholsonek (Gladiador) eta ® Simon Beaufoy oskariztatuak (Slumdog Millionaire).
Pelikula Nepalen eta Everesten magalean, Alpe italiarretan eta Erromako Cinecittà eta Erresuma Batuko Pinewood estudioetan filmatu dute.