Itsaso Baltiko izoztuaren zeharkaldiari buruzko dokumentalaren aurrerakina.
2015eko martxoan Inguru Abenturako hainbat kide eta lagunek Finlandia eta Suezia arteko Itsaso Baltiko izoztua zeharkatzeari ekin zioten.
Laster argitaratuko da abentura honen xehetasunak azalduko dituen dokumentala, “FINLANDIA – Izotzetako Kronikak”. Bertan, han bizitako bizipenak, plangintza, aurora borealak…nola bizi izan zituzten azaldko da. Irudi eta oroitzapen ahaztezinez beteriko dokumentala izango da.
Bitartean… gozatu aurrerapen honekin!