Kirol jardueraren bat egitea pentsatzen ari bazarete eta ikasle-talde bat edo talde handia bat bazarete, kokapen desberdinetan jarduera sorta handia eskaintzeko aukeran gaude.

Naturan egun bat igarotzera etorri joan-etorri handirik egin gabe. Jarduera hau aukera polita da ikasturte amaierako txango edo ospakizunetarako, eskola-kirolaren esparruan hain ohikoak ez diren kirol eta aktibitate batzuk landuko ditugu.

Inguru natural paregabeetara joango gara nahi dituzuen jarduerak egiteko. Gerturatzen garen lekuaren arabera jarduerak moldatu ditugu zuentzat: Tirolinako abentura anitzak, Eskalada, Rapela, Orientazioa, Gymkhanak, Oreka Jokoak, Slacklinea, Arku tiroa, Herri-Kirolak eta askoz gehiago aukeratu ahal izango dituzue.

Multiabenturan, diziplina anitzeko jarduera bat diseinatzen da aipatu ditugunen aktibitateen artean, 1 eta 4 jardueren artean aukeratzeko aukera ematen du. Zirkuitu horiek talde handientzat pentsatuta daude eta ezin hobeak dira ikasle-taldeentzat. Enpresentzako motibazio-lanetarako, lagun taldeen arteko irteeretarako, familiako jardueretarako edo talde handiekin ospatzeko ere egokitu dezakegu.

Esaiguzue zer egin nahiko zenuketen, eta guk plan bat eratuko dugu zuen neurrira, bai iraupenari dagokionez, bai jarduera-motari dagokionez, joan-etorri luzeak saihesteko lekurik hurbilena eta, jakina, prezioari dagokionez.

Multiabenturako zer jarduera gomendatzen ditugu?

Konbinazio amaigabeak daude, baina gehien gustatzen zaizuen laukotea tirolina, eskalada, rapela eta orientazioa izaten da.

Nork egin dezake multiabentura?

Jarduera hauetan kirola egitera ohituta dagoen edonork har dezake parte, ez gara kirolari profesionak izan behar, lagunen eta lankideen artean une dibertigarriak igarotzeko, proban jartzeko eta zuen artean lehiatzeko jarduerak dira.

Zein da gomendatutako gutxieneko adina?

Inguru Abenturan uste dugu jarduera hauek edozein adinetarako egokiak direla, gainera beti egokitu daitezkeen jarduerak dira. Adibidez, Tirolinan 8 urtetik aurrera salto egiteko aukera dago parte-hartzaile guztien segurtasunerako arnes neurri ezberdinak ditugulako. Hala ere, Orienting bezalako jarduera batean, logikoa denez, adina 11-12 urtetik gorakoa izatea beharko dugu.

Zer hartzen du barne multiabentura jarduerak?

  • Taldeko material teknikoa (botikina, jokorako materiala, etab.)
  • Banakako material teknikoa (arnesak eta kaskoak)
  • Kirol-teknikariak eta begirale tituludunak eta espezializatuak.
  • Erantzukizun Zibileko eta Istripuetan Laguntzeko Asegurua.
  • % 21eko BEZa.

Gomendioak

Arropa erosoa eta kirol edo mendiko oinetakoak egokiena litzateke, sasoiaren arabera (beti galtza luzeak hobeagoak dira), eta beti gomendatzen dugu motxila txiki bat ekartzea jateko zerbaitekin, litro eta erdi ur pertsonako, toalla eta aldatzeko arropa. Krema, txapela, betaurrekoak edo eskularruak, urtaroaren arabera.

Xehetasunak: Multiabentura ikasleentzat

  • LEKUA: Euskadi eta Nafarroa. Kontsultatu kokalekuak (Oro, Egino, Armentia, Pikoketa, Indusi).
  • IRAUPENA: 2 – 8 ordu bitartean.
  • MAILA: I – II Parte-hartzaileen adinaren eta esperientziaren arabera.
  • DENBORALDIA: Urte osoan.
  • GUTXIENEKO TALDEA: 6 parte-hartzaile.
  • ADIN GUTXIENEKOA: 8 urte.
  • ELEGIRRERAKO EKINTZAK: Tirolina, Eskalada, Rapela, Arku-tiroa, Orientazioa, Oreka Tailerra, Gymkhana edo Herri Kirolak.
  • BALDINTZA OROKORRAK: PDF fitxategia ireki

Tarifak: Multiabentura

PDF FITXATEGIA IREKI

* KONTSULTATU NEURRIRA EGINDAKO AURREKONTUAK

Informazio eskaera

    Jarduera hau egitea pentsatzen baduzu eta dozein motatako zalantzak sortzen bazaizkizu, hala nola behar den maila, materiala edo baldintzak. Idatz iezaguzu eta pozik aholkatuko dizugu behar duzun guztian.





    Galdetegi honetan emandako datu pertsonalei buruzko informazioa. Arduraduna: INGURU ABENTURA – CRG Guía de Barrancos S.L.U. Helburua: rabiltzaileak webgune bidez eskaturiko informazioa bidaltzea laukitxoa aktibatuz gero. "Email bidez berri eta promozioak jaso nahi nituzke" berri eta mezu komertzialen bidalketa emandako helbide elektronikora. Hartzaileak: Datuak ez zaizkio hirugarren pertsona edo erakunde bati inolaz ere emango behar legal bat egon ezean eta IINGURU ABENTURA – CRG Guía de Barrancos S.L.U-ren fitxategi batean gordeko dira segurtasun eta diskrezio osoz (OVH) inguruabentura.com hosting hornitzailearen zerbitzarietan EBren barruan. Zerbitzua aktibatuz gero " Email bidez berri eta promozioak jaso nahi nituzke" zure datuak ondorengo marketing plataforman gordeko dira:Mailchimp newsletter zerbitzua eman ahal izateko, EEBB kokaturik eta EU-US Privacy Shield. Ikusi pribatutasun poltikari atxikituta. Eskubideak: Zure sarrera, zuzentze, mugatze eta datuak ezabatzeko eskubideak erabili ahal izango dituzu info@inguruabentura.com helbide elektronikoarekin harremanetan jarriz. " Email bidez berri eta promozioak jaso nahi nituzke" zerbitzua ere deuseztatu dezakezu edozein email komertzialen azpiko aldean harpidetza ezabatzeko dagoen lotura erabiliz. Informazio gehigarria:: Informazio gehigarri gehiago eta Datuen Babeserako informazioa ikus dezakezu gure Lege oharral eta Pribatutasun Politikan.

    Multiabentura jarduerak egiteko lekuak