Honako honetan Ineritze izenez ezagutzen den leizea aukeratu zuten Euskal Espelo Laguntzako (EEL) lagunek espeleosokorro simulakro orokorra burutzeko Nabarnizen (Bizkaia). Bertara Felix Ugarte elkarteko Koldo, Natxo, Sergio eta Roberto inguratu ziren. Simulakroaren koordinazio eta jarraipen lanak (PC) Nabarnizeko frontoitik egin ziren. Hasiera batean hiru talde osatze pentsatu bazen ere, simulakrora inguratu zen pertsona kopurua ikusita 10 espeleologok osaturiko bi talde egitea erabaki zen. Talde bakoitzak zauritua zeraman ohatila kobaren tarte konkretu batean garrailatzeaz arduratuko zen. Natxo y Roberto estábamos en el equipo 2, que era el que comenzaba a mover la camilla desde el punto del accidente. Sergio estaba encargado de la realización de fotos y vídeos del simulacro.
Bigarren taldea sartzen lehena izan zen eta goizeko 12:30etan sartu zen. Erreskate lanak -140m ko sakoneran hasi ziren, putzuak eta galeriak dituen terreno irregularrean. Bigarren zatia aereogoa zen, sarreraraino luzatzen ziren putzuz osatua. Entrenatu nahi ziren teknikak lantzeko nahikoa zailtasun zituen koba honek; kontrapisuak, kateatutako kontrapisuak, tirolinak, balantzeoak, porteoak,…. Simaren barruan 12 ordu luzez egindako lanei esker ohatila atera zen azkenean kanpora, erreskate lanak goizeko ordubatak aldera amaitu ziren. Hurrengo egunean garbiketa lanak banatu ziren partaideen artean, balizak kendu sokak desinstalatu eta materiala jaso zen. Igande goizean larrialdi bati aurre egin zitzaion, inguruan zebilen txirrindulari batek bihotzekoa izan zuen eta Euskal Espeleo Laguntzako kideek RCP bat egin behar izan zioten larrialdi zerbitzuak eta Osakidetzako helikopteroa iritsi arte. Asteburu bizi biza Nabarnizen!