Écrins Parke Nazionala Alpe frantsesen hegoaldean dago, izotzaren maitaleen paradisua.
Alpe frantsesen hegoaldean Écrins Parke Nazionala aurki daiteke, Frantziako 9 Parke Nazionaletako bat, ezezagun bezain bailara ederra. 1973. urtean izendatu zuten Parke Nazional eta Gap, Grenoble eta Briançon herrien artean dago. Orografikoki Romanche, Guisane eta Durance ibaiek mugatzen dute.
Mendizale eta nautraren maitaleentzat txoko aparta da benetan, 3000 metrotik gorako 150 gailur, 40 glaziar eta 700kmtik gorako ibilbide seinalizatuak aurki daitezke bertan.
Écrins mendilerroko gailur garrantzitsuenen artean aurki daitezke: Barre des Écrins (4.102m), Pelvoux (3.946m), Meije (3.984m), Ailefroide (3.954m), Coolidge (3.775m) edo Aiguille du Goléon (3.427m).
Urtero bezala, Inguru Abenturatik izotzetan eskalatzera gerturatu gara Alpeetako txoko kuttun honetara eskaintzen dituen baldintza apartak direla eta.
Bisitatutako eskola garrantzitsuenak honako hauek izan dira:
Ailefroide
Ceillac
Cervières
Freissinières
La Grave
Les Orres
Hemen uzten dizkizuegu irteerako irudi batzuk eta ice-fall webguneko lotura, benetan webgune interesgarria eskola bakoitzeko izotzaren egoeraren berri izateko.
LINK: http://www.ice-fall.com