Euskarazko bizipenetatik euskararen erabilerara.
Saioan zehar euskararen erabileran eragiteko formazioa eskainiko da eta bi atal izango ditu:
– 1. zatia: gai honen inguruan inoiz formaziorik jaso ez dutenei begira
– 2. zatia: atal praktikoa, denei zuzendua. Jolas eta dinamiken bidez haur eta gazteei euskararen inguruan ze mezu eta nola eman ikusiko dugu, egoera zehatzen aurrean zer egin, ohiko jolasak euskararen erabilerara nola moldatu…• Estrategiak: zein dira eta nola erabiltzen ditugu? Helburuak? • Esperientzien txokoa: zenbait hezitzailek euren esperientzia ezagutaraziko digute. Nola jokatu dute euskaraz ez dakien haurra taldean zutenean? Eta bat baino gehiago izan direnean?… • Goazen jolastera!! Modu praktikoan, mezuak nola eman, jolasetan hizkuntza nola txertatu eta dinamika ezberdinekin jolastuko gara
EGUNA: ekainak 19, ostirala.
ORDUTEGIA: 9:00 -12: 30*
* Oharra: aurreko formazioetan parte hartutako hezitzaileek 10:30etik-12:30era egin dezakete saioa, lehen zatia berriei zuzenduta baitago.
LEKUA: Salburuko gizarte etxea (Bratislava hiribidea 2)
IZEN EMATEA: ekainaren 6tik 17ra, itziar@ebete.org helbidera mezua bidaliz.
Anima zaitezte, baliagarri izango zaizue ta! Dohainik da!
LINK: http://www.ebete.org/