Kilian Jornet eta Michele Boscaccik elkarrekin gurutzatu zuten helmuga, baina epaimaiak ez zuen onartu.
Kilian Jornetek garaipen asko izan ditu bere kirol ibilbidean. Batzuetan besteetan baino garrantzitsuagoak izan diren arren, larunbat honetan lortutakoa izango da irabazi duen saririk garratzenetariko bat. Valtellina Oriben izan da Munduko Mendiko Eski Koparen 2. frogan.
Azken aldapan, elur falta zela eta eskiak bizkarrean zituztela egin behar izan zuten helmugarako bidea partaideek. Izotzak oso arriskutsua bilakatu zuen jaitsiera, eta hori zela eta Kilian Jornet eta Michele Boscaccik, arerio estuak tituluaren bila, segurtasu arrazoiak medio,
azken txanpa elkarrekin egitea erabaki zuten. Kirol munduan geroz eta gutxiago ikusten den elkartasun keinu bat eginez.
Baina bi partaideen pozak ez zuen asko iraun, izan ere, kirolari bakoitzak daraman GPS txiparen arabera Kilianek segundu zentesima gutxi batzuengatik irabazi zuen. Irudian duzue azken sailkapena.
Kirolari Kataluiniarrari ez zitzaion erabakia gehiegi gustatu eta honakoa argitaratu zuen sare sozialetan:
“Oso, oso atsekabetuta Munduko Mendi Eskia Kopako zuzendaritzaren erabakiarekin, podiumeko emaitzengatik atzo. Sorpresa izan da konturatzea bakarrik nengoela lehen postuan eta Michele Boscacci bigarren. Biok eskutik helduta amaitu genuen lasterketa.
Karrera tekniko luze-luze baten ondoren, azken atalera elkarrekin iristea erabaki genuen, malda-behealdeko aldapa malkartsu batera, belarrez estalitako lur izoztu batean. Elkarrekin amaitzea erabaki genuen, pentsatu baikenuen baldintza hauetan abiadura lasterketa bat kostata edo beherantz egitea oso arriskutsua izan zitekeela, eta gure segurtasuna garaipenaren borrokaren aurretik jarri nahi genuen. Egoera horretan arriskua handiegia zen. Eskuz esku bukatu genuen ex-aequo baten borondatea erakutsiz, baina epaileek segunduko milarenak zenbatu zituzten txipean.
Guk, atletek bezala, joko garbian eta alpinismoaren eta eskiaren balioetan sinesten dugu, baina ISMF ez. Oso triste kirola hartzen ari den norabidearekin. “