Irati Anda eta Zuriñe Arrue bikain ibili ziren 2015eko Espainiako Eskalada Kopan.
Kronika
Larunbat honetan, 2015eko apirilaren 17an, Madrilen Espainiako Zailtasun Eskalada Kopako 3. eta azken froga ospatu zen, bertan, bi eskalatzaile euskaldunak gogor ekin ondoren iritsi ziren finalera.
Irati Anda, Eileen Jubes eta Zuriñe Arruek argi utzi zuten zergaitik igo ziren podiora: hiruek oso ongi eskalatu zuten, arin eta bideen irakurketa on bat eginez. Bideak bloke zail bat zuen hasieran, neska ugari erori ziren bertan, baita faboriotetariko asko ere, euren artean Helena Alemán, urduri ibili zen honetan ere. Julia Durán ere bertan erori zen, tiroi bat jasan ondoren. Iratik dena den bere esperientzia eta maila aparta agerian utzi zituen, eta altuen iritsi zena izan zen, ez zuen hutsik egin eta hirugarren frogako eta azken sailkapeneko lehenengo postua eskuratu zituen.
Sailkapenak
Griñonen ospatutako 3. frogako kategoria absolutuko sailkapena:
1ª.- Irati Anda, 2ª.– Eilleen Jubes,3ª.- Zuriñe Arrue.
1º.- Ramón Julián, 2º.- Javier Cano, 3º.- Jonatan Flor
Aurreko frogetako puntuazioak gehituz, Espainiako Zailtasun Eskalada Kopakofinaleko azken sailkapena:
1ª.- Irati Anda, 2ª.- Eilleen Jubes,3ª.- Helena Alemán
1º.- Ramón Julián, 2º.- Javier Cano, 3º.- Daniel Moreno