Jérémie Heitzek 4000 metrotik gorako Alpetako pareta aldapatsuenak eskiatu ditu
“La Liste” filmeak mendiko muturreko eskia inoiz ezagutu ez dugun bezala erakusten digu, eta urteko bideorik onenetakoen artean sailkatu dezakegu lasai asko. Jérémie Heitz 26 urteko eskiatzaileak Alpeetako paretarik bertikalenak eskiatuko ditu 4000 metrotik gorako gailurretatik, mendi bakoitzaren ezaugarri eta istorioak deskribatuz. Bere zerrenda pertsonalean oinarrituz, Jérémiek mendiko eskiaren eboluzioa erakutsiko digu. 2016ko udazkenean estreinatu berri den filme honek zer esan handia ekarriko du hurrengo urteetan zehar freeskiaren munduan. Eskiatzeko hamarkada batzuk barne hartuko dituen dokumental sinestezina. “Nire eskia bultzatu nahi dut esperientzia eta ezagutza handia eskatzen duen diziplina batean, ikuspegi oldarkorra eta arina ekartzen baitie aurretik inoiz ikusi ez diren aurpegi malkartsu horiei”, dio Jérémiek.
Beheko loturan filme osoaikusi dezakezue frantsesez eta ingeraz eginiko azpitituluekin, plazer hutsa mendiaren eta eskiaren zaleentzat, gozatu!