Irailaren 10an, lehen Leze eguna ospatuko da, Euskal Herriko espeleologia eta arroila jaitsiera topaketa.
Altzaniako mendilerroan, Aizkorri-Aratz Parke Naturalean murgildurik, Lezea altxor paregabe bat da Euskal Herriko arroila eta espeleologia zale guztiontzat.
Bere ezaugarri geologikoei esker, Europa mailako koba-arroila berezienetariko bat dela esan daiteke, 60 metroko altueradun koba-arroila honek alderik alde zeharkatzen baitu mendilerroa.
Leku eder hau ardatz izanik, Leze Eguna 2016 ospakizunak Euskal Herriko arroila zale eta espeleologo guztien topagune izan nahi du. Urte luzeetan zehar ospatzeko zain egon ondoren, zaletasun hauek dituen ororen agendan gorriz markaturiko eguna izan nahi du.
Helburuak:
– Arroila eta espeleologia zale guztien arteko ezagutza eta harremana sendotzea.
– Lezeak aportatzen diguna, bere ingurua eta bertako bizimoduak hobeto ezagutzea.
– Formakuntza saioak eskaintzea mundu hau ezagutu edo gehiago ikasi nahi dutenei.
– Asparrenako udalerria, bertako bizimodu ezberdinak eta eskaintzen dituen aukera turistikoak ezagutaraztea.
– Familia giroan jardueraz beteriko jaiegun eder bat pasatzea.
Izen emateak mugatuak izango dira (160) irteerak 10 minuturo10 pertsonako taldeak pasatuz koba ez saturatzeko eta mendia ez masifikatzeko. Ordutegiak izen emateak egin ondoren banatuko dira.