Altzolako amildegia kareharri eta karbono arrezifeak lignito geruzekin tartekaturiko guneetan garaturiko leize naturala da. Aurreko mendean, mina-galeria artifizialak zulatu ziren lignitoak ustiatzeko. Gaur egun ordea, kobak eta minek lurpeko erreka berezi batek zeharkatzen dituen galeria sistema bat osatzen dute. Haitzuloak hainbat espeleotema ditu bere baitan; burdina, kaltzita, kuartzoa, illita, txamosita, igeltsua, brushita eta oraindik zehaztu ez diren hainbat osagai amorfo. Dena den, benetan ikusgarriena, lurpeko erreka bat da, ilargi-esne zuriz osatua (moonmilk), mundu mailan aurkitu den bakarra.
Informazio iturria: www.aranzadi.eus
Esteka honetan, Ander Izagirreren kronika labur bat irakur dezakezue, eta galeria bereziaren irudiak dituen bideo bat ikus dezakezue:
Bideo El mundo aldizkaritik
LINK: http://www.elmundo.es/papel/historias/2016/02/08/56b876e3268e3e2a358b4663.html