Urriaren 22an Hortolandiako zubitik 245 pertsonak salto egin zuten batera.
2017ko Urriaren 22an Sao Paolotik ordu betera dagoen Hortolandian (Brasil) Munduko Guinness Marka berria hausten saiatu ziren; zubi batetik ahalik eta pertsona kopuru handienak salto egiten hain zuzen ere. 245 izan ziren bertaratutako lagunak eta 29 metroko zubi batetik jauzi egin zuten, horretarako 19.000metro soka, kaskoak eta 1000 harnes erabili zituzten.
Oraindik Guinness World Record aitortza jaso ez duen arren, saiakerak aurreko saltoa askogatik gainditzn du, aldi hartan 149 pertsoenek salto egin zuten Brasilen bertan orain dela urte bete. Aurreko marka ofiziala Tver (Errusia) herrian hatsi zuten 2012 urtean.