Jackson Holetik datorkigun bideo ikusgarria, 25metroko frontflip eta guzti.
Owen Leeper Aspenen jaio zen eta Coloradon eman du bere bizi osoa. lau urte besterik ez zituela hasi zen eskiatzen eta gaur egun arte bere afizioari tinko eutsi dio. Unibertsitatean ikasten ari zela 100 egun baino gehiagoko eski egun estatistikak egin zituen eta 2007an ikasketak amaitzean Aspenera bueltatu zen slopstyle eta halfpipe modalitateetan konpetitzeko asmoz. Hainbat ebaketaren ondoren mendiko eskia praktikatzeari ekin zion eta gaur egun mundu osoan zehar bidaiatzen du lerrorik ederrenen bila. Hego-Amerikan, Italian, Zelanda Berrian eta mundu osoan zehar eskiatu du.
Hemen duzue Jackson Holen grabaturiko bere azken lana,ikuskizun hutsa freeridearen hiriburutik iritsi berria!