Ezagutzen dugunok ondo dakigu Patri Espinar mundiala dela, handia handien artean, baina honako honetan mundu guztiaren aurrean ongi erakutsi du urre bikoitza eskuratuz Munduko txapelketan.
Euskal Selekzioa titulo bikoitzarekin dator CIJBek antolaturiko Munduko txapelketatik, biak one wall sailean lortuak. Usansoloko pelotariak, Patrik, 2-0 irabazi zion Harmke holandarrari banakako finalean (11-8 eta 11-10). Ondoren, gure lankideak urrea errepikatu zuen binakakoan Amaia Araiztegi Mallabiarrarekin, hauek 2-1 irabazi zuten ondorengo partzialekin: 10-11, 11-3 eta 7-4.
Plazer hutsa da gure taldean izatea Patri, zorionak bihotz bihotzez txapeldun!