Moonwalk, Dean Potter ilargiaren parean slackline ikuskizun bat eskaintzen.
Slacklinea Yoesmite Bailarako 80. hamarkadako eskalatzaileengandik dator, Californiatik (AEB) hain zuzen ere. Adán Grosowsky eta Jeff Ellington Yosemiteko aparkalekuetako katea eta kableen gainean oinez hasi ziren denborapasa bezala. Denborarekin entretenimendua garatzen joan ziren eta eskalatzeko materiala erabiltzen hasi ziren soka gainean ibiliz. Kirola laster hedatu zen bailarako eskalatzaileen artean eta ondoren mundu guztira zabaldu zen.
Gaur egun oso edatuta dagoen kirola da, eskalatzaileen artean batipat, eta hainbat modalitate berri sortu dira:
Trickline: Zinta lurretik gertu jartzen da, eta gehien zabaldu den modalitatea dela esan daiteke.
Waterline: Uraren gainean kokatzen da zinta, oreka mantentzea are zailago bihurtuz.ua.
Longline: 30 metroko luzera duten zintak erabiltzen dira eta 25mmko zabalera izan ohi dute.
Highline: Kirol honen modalitate muturrekoena da eta 20 metrotik gorako altueretan burutzen da.
Hemen duzue Dean Potter, mundu mailako eskalatzaile, BASE jauzilari eta slakline zale berezienetariko bat ilargi parean highlinea praktikatzen, benetan irudi ikusgarriak!.
Eta gogoratu Inguru Abenturan ere slackline ikastaroak eskaintzen ditugula.
Yoga Slackline: Yoga zintaren gainean praktikatzeari deritzo. Kontzentrazio maila handia eta soka gaineko esperientzia behar dira horretarako.
Hemen duzue Dean Potter