Izotz eskaladaren ameslaria, Urteko Abenturazale Onenaren saria jasotzeko izendaturik, Niagarako Ur-jauziak eskalatu ditu lehen aldiz.
Will Gadd izotz eskalada eraldatzen ari den eskalatzaile aparta da. Munduko lehen W10a zabaldu ondoren, Spray On, Overhead Hazard (M13+) bezalako mutur muturreko bideak zabaldu ditu. Gaur egun Urteko Abenturazele Onenaren saria jasotzeko izendatu du National Geographicek, bihar jakingo dugu bera izango ote den!
Bere azkenengo abentura Niagarako Ur-jauziak eskalatzea izan da, 43 metroko izotzpareta. Normalean egin ezin daitekeena lortu du lehenengo aldiz negu hotz honi esker. Gozatu ezazu guk adina bideo hau ikusiz!.