Aurten burutu da estreineko aldiz Zegama-Aizkorri Kilometro Bertikala, Mendi Maratoi klasikoaren aurrekari ikusgarria.
2015 KB, blai egindako estreinaldia
Eguraldi txarra eta ibilbidean zehar pilatutako lokatza medio, antolatzaileek ibilbidea moldatu behar izan dute. Horrela, hasierako ibilbidearen ordez 2875 metroko luzera eta 889 metroko igoera izan ditu azkenik froga gogor honek. Gogor ekin diote korrikalariek euria, lokatza eta haizeari aurre eginez.
Beheko loturan duzue blai egindako lehenengo Zegama-Aizkorri KBaren sailkapena.
Zegama-Aizkorri 2015 Kilian Jornet gabe?
Igandean, maiatzaren 17an, nahitaezko hitzordua izango dugu mundu mailako mendi maratoirik garrantzitsuenetariko batekin. Honako honetan Kilian Jornet handiak ez zuen parte hartzeko asmorik bere Himalaiako proiektuak medio, korrikalari honek ez du parekorik izan lasterketa honen aurreko edizioetan. Baina azken asteetako hondamendiaren ondoren Chamonixen dabil entrenatzen eta gaur sare sozialetan aditzera eman duenez Zegama burutik kendu ezinik dabil: “Chamonixen elurra ari du… eta Zegaman pentsatzen nabil korrika egingo duten lagunak eta nire ama animatzeko… edo korrika egiteko…”
Junior Trail IV
Edizio honetan, 4. aldiz, 16 eta 18 urte bitarteko gaztetxoenek ere korrika egingo dute eurentzako egokitutako Trail gogor batean. Mendi-ertaineko ibilbide hau Zegamako plazan hasiko da, bertatik mendi pistaz Zegamako Apeaderoraino ekingo diote. Pistaz igotzen hasiko zara Zegamako geralekurantz doan errepideraino. Gero, Aizkorrondoko Kanaleraino igoera gogorra hasten da, pagadi eta bidexenda artean. Kanal zati bat igaro eta gero, bideak Zegama-Aizkorri Mendi Maratoiko jaitsiera gogorrarekin bat egingo du Zegamara jaisteko.
Sorpresa Zegama-Aizkorri Mendi Maratoian
Tadei Pivk italiarrak eman du gaurkoan ezustekoa Mendi Maratoia 3:51:11 denborarekin, Manuel Merillas bigarren eta Pere Rullán hirugarren. Emakumezkoen Podioan: Azahara Garcia 4:41:23, Paula Cabrerizo eta Ohiane Kortazar. Zorionak!
Kilian Jornetek, ustekabean Zegaman aurkeztu ondoren, azken jaitsierari ezin izan dio behar bezala eutsi eta 23. postuan amaitu du honako honetan. Lehen korrikalari euskalduna Aritz Egea izan da.